Founded by J. Krishnamurti



Brockwood Park School

Brockwood Park mutil eta neskentzako bizileku ikastetxe bat da. Bertako ikasleak 20 herrialde desberdin baino gehiagotik datoz. Hala, kultur aniztasunak beste hizkuntza batzuk ikasi eta lagunak egiteko aukera bikaina ematen du. 14 eta 19 urte bitarteko 70 ikasle inguruko eskolak, barnetegi bat baino, familia handi bat dirudi. Klase bakoitzean bataz besteko zazpi ikasle inguru daude. Horrela, irakasleek arreta pertsonalizatua jar dezakete ikasle bakoitzarengan.

Brockwood Parkeko ikasleek aukera akademiko handia dute eskura. Unibertsitatean sartzeko edo ESL ziurtagiria eskuratzeko presta daitezke, edo beraien ahalmen eta interes indibidualekin bat datozen proiektuak garatu aholkulari akademiko baten laguntzaz. Edozein kasutan, etengabeko ebaluazioa idatzizko eta ahozko txostenen bidez egiten da, eta ez graduen lorpenaren bidez.

 

Zerk egiten du Brockwood berezia?

Familiaz gain, hezkuntza da gazte heldutasuna lortzen laguntzen duen faktorerik garrantzitsuena. Hala ere, une askotan hezkuntzak ez du ikasleek beraien buruarekiko ulermena lortzen laguntzen, ezta sortuko zaizkien erronka berrien aurrean barne indar eta argitasuna sortzeko balio ere. Brockwood School bizileku ikastetxe bat da. Bertako ikasleek heziketa akademiko ona lortzea du helburu nagusi, maitasuna, auto-ezagutza, sormena, zintzotasuna eta kooperazioa bezalako giza kalitateak sustatuz. Ikastetxeak, bizitzako arlo guztietan berdintasuna sustatzen du.

Ikasleek adostasuna, haserrea, beldurra, jendearekiko harremanak, natura, ideia eta helburuak bezalako gai konplexuei aurre egiten diete, matematika, ingeles edo zientzia bezalako irakasgaiekin maila berdinean.

Brockwood Londres-etik ordu batera dagoen eremu handi batean kokatuta dago. Irakasle eta ikasleak bertan elkarrekin bizi, lan egin, jolastu eta ikertu egiten dute, eremua eta instalazioak zaintzen dituzten aldi berean. Ikastetxea begetarianoa da eta ahal den neurrian, bertan osagai organikoak erabiltzen dira, asko eskolako baratzetik hartzen dira.

 

Books are important but what is far more important is to learn the book, the story of yourself, because you are all mankind. To read that book is the art of learning.

J. Krishnamurti
Brockwood Park School
Brockwood Park, Bramdean
SO24 0LQ Hampshire, UK
Tel: +44 (0) 1962 771744
Fax: + 44 (0) 1962 771875
Email: admin@brockwood.org.uk
Krishnamurti Foundation Trust Limited — Company registration no. 1055588 — Registered Charity no. 312865